Mundua -
Petrolio-isuria
Obamak eta Cameronek BPren estrategia eztabaidatuko dute
Egoitza Londresen duen petrolio konpainiak Ameriketako Estatu Batuetako ikerketa kriminalei eta zibilei, salaketei eta isunei aurre egin beharko die.
Erredakzioa
Barack Obama Amerikako Estatu Batuetako presidentea eta David Cameron lehen ministro britainiarra telefonoz hitz egingo dute gaur, besteak beste, BP petrolio enpresak Mexikoko Golkoko isuriaren ostean jarraitu beharreko estrategia eztabaidatzeko. Elkarrizketa 17:00etatik aurrera izango da. Egoitza Londresen duen petrolio konpainiak Ameriketako Estatu Batuetako ikerketa kriminal eta zibilei, salaketei eta isunei aurre egin beharko die. Carl-Henric Svanberg BPko nagusiarekin hitz egin ondoren deitu dute Lehen ministro britainiarra. Guztion nahia da "BP konpainia egonkorra eta sendoa izaten jarraitzea".
Britainiar Gobernuko babesa jaso ostean, konpainiaren akzioen prezioa % 7 egin du gora Londresen.